DORLAZKAn Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten enpresei aholkularitza eta formakuntza zerbitzuak ematen dizkiegu. Zerbitzu horien artean lege-obligazioak betetzeko laguntza edo ingurumen alorreko formakuntza ematen dugu.
Guretzat oinarrizkoa da bezeroenganako gertuko arreta pertsonalizatua eta konfiantzazkoa ematea. Izan ere, enpresa horietako kideak dira dituzten beharren jakitun eta prozesuaren protagonistak. Horregatik, eskaintzen ditugun zerbitzuak kalitatekoak izan daitezen eta bezeroen beharrak aseta gera daitezen, etengabeko berrikuntza eta sektorearekin erlazionatutako hainbat erakundeekin elkarlanak egiten ditugu.
DORLAZKA izena Dorronsoro eta Lazkanoiturburu abizenen loturatik dator. Proiektuari izen hori jartzea erabaki genuen familian sortutako proiektu bat delako. Ane Dorronsoro eta Marisol Lazkanoiturburu, ama alabak, elkartu eta martxan jarritako proiektua, hain zuzen ere.
T. 664 255 889 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Copyright © 2016 DORLAZKA
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta zeregin analitikoak burutzeko. Nabigatzen jarraituz gure pribatutasun politika onartzen duzu.
Zure cookie-hautua gogoratzeko beharrezkoak dira. Ezin dira desaktibatu.
Kontaktu orriko formularioa Tally hornitzailearena da eta bere cookieak ezar ditzake. Baimenik gabe, formularioa ez da kargatzen.